HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA TALDEAK

Elkartean hobekuntza eta berrikuntza talde hauetan lan egiten da:

Goizinnova

Ikuspegi parte hartzaile batetik erakundearen ildo estrategikoak biltzen dituen proiektu honek antolakuntza partekatutako proiektu bat eraikitzeko oinarri gisa lan egiten du. Bere ildo estrategikoak hauek dira:

 

  1. Bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea areagotzea
  2. Lan eremu eta lan-sistema zehatz batzuk sustatzea, non pertsona guztiak pozik eta barneratuta sentituko diren
  3. Elkartearen finantza iraunkortasuna bermatzea
  4. Garapen teknologikoa

 

Zaindu- Zainketa profesionala

Talde hau higadura profesionalari aurrea hartzeko balioko duten mekanismo eta estrategiak sustatzeko eta hartzeko sortu zen, eta baita langileen lan-osasuna bultzatzeko ere.

5S

Hobeto antolatutako eta ordenatutako lan tokiak lortzeko asmoarekin jaio zen talde honek produktibitate handiagoa eta lan giro hobea lortzeko asmoa du.

Normalkuntza

Euskara sustatzeko helburua duten elkarteko pertsona batzuek osatutako euskara talde bat da eta bere egitekoa ekintza desberdinak diseinatzea eta aurrera eramatea da.

Berdintasuna

Talde honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko ekintzak sustatzen ditu eta elkartean genero ikuspegia barneratzen du.

Harremanetarako

Goiztiri Elkartea

Calle La Providencia, 19

48901 Barakaldo – Bizkaia

94 478 05 41

Idatz ezazu

Spotlight Image

Goiztirirekin ekin

Gure kezka berak badituzu eta zure denbora librean gure entitatearekin ekin nahi baduzu, bidal itzazu zure datuak hona: [email protected] eta gaian "Boluntarioa"

Spotlight Image

Kurtsoak

  • Helduentzako heziketa
  • Hobekuntza pertsonalerako tailerrak
  • Informatika
  • Eraikinen oinarrizko mantentze-lanak

Beste tailer eta zerbitzu batzuk ditugu.
Informazio gehiago