Lege-oharra

1.- ATARIAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA
Atari honen titularra Asociación Goiztiri Elkartea da, Barakaldon, La Providencia kalean 19. Zenbakian dagoena eta P.K. 48901 eta G48578017 I.F.K.a dituena.

2.- WWW.GOIZTIRI.ORG ATARIAREN ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK
Asociación Goiztiri Elkarteak zera jakinarazten dizu: www.goiztiri.org web orrialdera eta barne hartzen dituen domeinu eta direktorio guztietara (aurrerantzean “ataria” izena izango duena) sartzea eta hau erabiltzea, eta baita bertatik lortu daitezkeen zerbitzu eta edukiak ere, Lege-ohar honetan zehaztutako baldintzen mende dago, aipatutako zerbitzu edo edukiren baterako sarbideak baldintza orokor gehigarrien onarpena eskatu ahal izateari uko egin gabe.
Atari honetan sartzen denak edo hau edozein eratara erabiltzen duenak erabiltzaile izaera bereganatzen duenez, idazki honetan jasotzen diren lege-baldintzak onartu behar ditu. Horregatik, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzekin bat ez bazatoz, arren eskatzen dizugu atari hau ez erabiltzea.
Lege-ohar honen edukia eguneratu egin daiteke, beraz, aldizka kontsultatzeko eskatzen dizugu.

3.- JABETZA INTELEKTUALEKO ETA JABETZA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
Atariaren diseinua, edukiak, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak Barakaldoko Asociación Goiztiri Elkartearenak dira eta beharrezko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta daude.
Atariak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisurik eman gabe, bere edukiak, konfigurazioa, diseinua edo aurkezpena aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea dauka.
Asociación Goiztiri Elkarteak beste batzuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekiko errespetua adierazten du eta, beraz, web orrialde honek eskubide horiek urratzen dituela uste baduzu, arren eskatzen dizugu Elkartearekin harremanetan jartzeko.

4.-  EDUKIEN ERABILERARAKO ARAUAK
Atari honetako edukien kopia egin dezakezu bakarrik erabilera pertsonal eta pribaturako bada, sekula ere ez helburu komertzialetarako.
Baimenduta dago edukiak beste hedabide batzuen bidez zabaltzea edo honen zati baten kopia egitea, beti ere zehatza bada eta informazio-iturria esaldi honen bidez aipatzen bada: “iturria: goiztiri.org: Barakaldoko Asociación Goiztiri Elkartearen web ataria”.
Informazioa erabiltzeko, aldez aurretik Asociación Goiztiri Elkartearen baimena izan behar duzu.
Baimen-eskaera idatziz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali beharko duzu.
Ez dago baimenduta, edozein kasutan ere, Asociación Goiztiri Elkartearen logotipo, marka eta ikur bereizgarririk erabiltzea.
Atari honetan, egile-eskubide propioak dituzten dokumentuak edo edukiak egon daitezke, kasu horretan kopiarik egitea debekatuta dago baita ere.
Web orri honetako informazioa era ez baimenduan erabiltzen baduzu, Asociación Goiztiri Elkarteak legez dagozkion ekintzak aurrera eramango ditu.
Asociación Goiztiri Elkarteak, bai berak erabakita bai besteren batek eskatuta, erabilera baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atari honetara eta eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzea ukatu edo kentzeko eskubidea gordetzen du beretzat.

5.- BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN BAZTERTZEA
Asociación Goiztiri Elkarteak ez ditu bere gain hartzen, edozein kasutan ere, atari honen erabiltzaileei eragin dakizkiokeen kalteak; adierazpen erara: edukietan ager daitezkeen akatsak edo hutsak, atariaren erabilgarritasun eza edo birusen edo programa maltzur edo kaltegarrien transmisioa edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu izana.

6.- ESTEKAK
Atari honek Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak eskaintzen baditu, Asociación Goiztiri Elkarteak ez du leku eta eduki horietan inolako kontrolik ezarriko. Aipaturiko esteken helburua baliabideen bilaketa erraztea baino ez da, beraz, Asociación Goiztiri Elkartea ezin du estekatutako orrialde horien edukien eta hauen funtzionamenduaren, edo esteka hauetan sartzetik etorri daitezkeen kalteen, erantzule izan.
Ez dago baimenduta ezein web orrialde edo posta elektronikoko helbidetik atari honetarako estekarik egitea, Asociación Goiztiri Elkarteak aldez aurretik idatziz baimenik ez badu eman.
Edozein momentutan, Asociación Goiztiri Elkarteak aurreko paragrafoan aipatutako baimena kendu ahal izango du, inolako arrazoirik eman gabe. Kasu horretan, esteka egin duen web orriak berehala kendu behar izango du, Asociación Goiztiri Elkarteak baimenaren baliogabetzea jakinarazi bezain laster.

7.- FRAMEAK ETA BESTE JARDUERA BATZUK
Asociación Goiztiri Elkarteak espresuki “framing”ak egitea debekatzen du, web orrialde hau beste orri batzuen barruan kokatuta geratu ez dadin.
Era berean, beste web orri batzuetan fitxategi grafikoetara, testu-fitxategietara, etab. Estekak sartzea debekatuta dago, orrialdeko esteka horien titularrak direneko itxura emanez, berez Euskadin edo erakunde laguntzaileetan Justizia Administrazioaren zerbitzarien barruan daudenean.
Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituen beste edozein mekanismoren erabilera hirugarren batzuen aldetik debekatuta dago.

8.- COOKIEN ERABILERA
Asociación Goiztiri Elkarteak cookieak erabili ahal izango ditu bere atarian erabiltzailearen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkio eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalen ondorioztapena dakarren erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake Asociación Goiztiri Elkarteak bidalitako cookien instalazioa jakinarazteko eta hau ez onartzeko, honek erabiltzaileak edukietara sartzeko duen aukerarik kalte egiten ez dioela.

9.- DATUEN BABESA
Asociación Goiztiri Elkarteak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako araudien arauak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena bermatzeaz arduratzen da. Horretarako, erabiltzaileak Asociación Goiztiri Elkarteari eskatu diezazkiokeen zerbitzuetan agertzen den datu pertsonalak batzeko formulario bakoitzarekin batera bere datuen tratamendurako baldintza berezi batzuk daudela eta onartu behar dituela jakinaraziko zaio erabiltzaileari, honako informazio hau emanez: fitxategiaren ardura, arduradunaren helbidea, fitxategian sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo kontra egiteko eskubideak gauzatzeko aukera, tratamenduaren helburua eta, dagokionean, hirugarren batzuei datuak jakinaraztea.

10.- BALIOZKO LEGEA ETA ESKUMENA
Asociación Goiztiri Elkartearen eta Atariaren erabiltzailearen arteko harremana Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko eta ezarri daitekeen Espainiako arautegiak zuzenduko du, aldeak Bilboko Epaitegien eta Auzitegien eskumenari men eginez, dagozkien beste edozein eskumeni uko eginez.

Harremanetarako

Goiztiri Elkartea

Calle La Providencia, 19

48901 Barakaldo – Bizkaia

94 478 05 41

Idatz ezazu

Spotlight Image

Goiztirirekin ekin

Gure kezka berak badituzu eta zure denbora librean gure entitatearekin ekin nahi baduzu, bidal itzazu zure datuak hona: [email protected] eta gaian "Boluntarioa"

Spotlight Image

Kurtsoak

  • Helduentzako heziketa
  • Hobekuntza pertsonalerako tailerrak
  • Informatika
  • Eraikinen oinarrizko mantentze-lanak

Beste tailer eta zerbitzu batzuk ditugu.
Informazio gehiago